Liderra hitza A

Agur denei Auriztik

Udal hau «Bide atlantikoetako migrazio-hegaztien behaketa, Lindus 2010» proiektu berritzaileko aitzindaria izan da, eta herri guztia harro egon daiteke.

Izan ere, proiektua planteatu zenetik, adituekin batera aritu gara lanean horrelako programak garatzeko eta, era berean, elkarrekin lan egin dugu proiektuko beste bazkideekin, GAVRN eta LPO erakundeekin. Ondorioz, lan talde konplexu eta koordinatu bat ezarri dugu, proiektua abiarazteko eta garatzeko.

Ahaleginek beren emaitza ekarri dute; horrela, boluntarioentzako auzolandegia jarri dugu abian, 2010eko abuztuan eta irailean migrazio-hegaztien behaketarako. Esperientziaren emaitzak oso onak izan dira benetan, batetik, behaketarako eta datu zientifikoak erregistratzeko, eta, bertzetik, boluntarioen artean eta esperientzia ezagutzera hurbildu zaizkigun bisitari eta turisten artean, proiektua bera eta gure eremuko baliabideak ezagutzera emateko.

Hori dela eta, Aurizko Udalean harro eta pozik gaude esperientziarekin, eta dagoenekoz lanean ari gara hurrengo edizioetan hobekuntza-ekintzak ezartzeko.

Lerro hauen bidez, beraz, gonbidatu egin nahi zaituztegu proiektu jakingarri honetako parte izatera eta, era berean, migrazio-hegaztien behaketarako programan parte hartzearen  esperientzia lehen eskutik ezagutzera.

Agur bero bat:

Joxepe Irigarai


Crédits | Mentions Légales | Newsletter | Liens - © LINDUS 2017 - FRANCE.