Boluntarioak

Kokalekuetako bizitza, eta behaketak mendi-lepoetan eta lurmuturretan

Eraman beharrekoa:

Behar-beharrezkoa     

  • Lozaku beroa
  • Eguzkitik babestekoa
  • Jertseak (eskularruak, txanoa, bufanda)
  • Euri-arropa
  • Eguzki-betaurrekoak
  • Oinetako bero eta iragazgaitzak
  • Anoraka
  • Kamisetak
  • Eskuargia edo kopetako argia
  • Galtzerdiak
  • Txanoa

Hori guztia urte osoan da behar-beharrezkoa, eta berdin dio jendea zer urtarotan etortzen den  (salbu eta, beharbada, kamisetak azaroan, baina gehiegikerietan ibili gabe…, baina zer gerta ere).
1.300 metroko altueran, tenperatura aldaketa izugarriak izaten dira ordu batetik bertzera. Argitasuna, era berean, handi-handia izaten da.

Aukeran:

Ederki ateratzen zaizkizun janari-errezetak, zure etxeko janariak eta/edo bio produktuak (hori lagungarria izanen da egunerokotasunari aurre egiteko, eta oso modu ona izanen da aurretik osatua dagoen taldearen baitan ederki txertatzeko). Baina, esku hutsik bazatoz ere, lasai, pozik hartuko zaitugu.

Ekarri zure soinu-tresnak, kantu-liburuak mendi-gainetan baitaude zure zain. Ekarri zure ahotsa eta kantatzeko gogo handia ere bai.

Boluntarioen lana kokalekuetan

Jarduera: zer eta nola

Zure ametsa mendian ibilaldi luzeak egitea bada, edo hondartzan zaldiz ibiltzea, nahigabe handi-handia hartuko duzu. Behaketa goizeko eguzkia sortu bezain laster hasten baita, eta eguzkia sartzearekin bukatu. Erran nahi baita, ez duzu ia astirik izanen mendian ibiltzeko, baldin eta hegazti migratzaileei buruzko gauza oro jakin nahi baduzu, eta azterketaren jarraipenean parte hartu nahi baduzu. Hala ere, eguraldia migrazioetarako ona ez den egunetan (euria ari duelako, zerua hodeiek erabat estalita dagoelako, etab.), mendiz mendi eta kaskoz kasko ibiltzeko parada izanen duzu, bai eta hondartzetara joateko parada ere… edota ziza biltzen arituko zara bideetatik hurbil-hurbil.
Jarraipena jarduera oso estatikoa da; hau da, egokiagoa da ikustea eta behatzea gustukoa dutenentzako, egonezinentzako baino. Zenbaitetan, ordea, behaketak ariketa fisikoa egitera behartuko gaitu; adibidez, hegazti talde bati ordu erdiz jarraitu behar zaionean besoak airean zabalik, gelditu gabe, erdi etzanik erdi zutik… Eskualdeko herriak eta mendi-bazterrak ezagutu nahi badituzu, antolatu egun batzuk lana bukatzen duzunerako.
Era berean, bestelako lanak egiteko aukera izanen duzu: esaterako, datuak sartzea, jendeari ongietorria ematea eta guztion bizitzari lotutako zereginak egitea.

Nola prestatuko gara?

Ez dugu zertan adituak izanik, baina iritsi baino lehen, oinarri batzuk ikasi badituzu, behaketak hobeki eginen dituzu eta, horrez gain, irudituko zaizu zure laguntza probetxugarriagoa dela zenbaketa egiteko.

 

Xehetasun praktikoak:

Nola iritsi:

Organbidexkako mendatera iristeko bidea

Donibanen Garazin D 933 errepide hartuko dugu, Donapaleurat, Donazaharre jo arte. Eliza paretik iragan ondoren, eskuinean D 18 errepidea hartuko dugu, Iratiko eski-estaziorat edo Iratiko Etxoletarat joateko. Lehen mendatea iragan ondoren, laku baterantz jaitsi eta ezkerretara biratuko dugu bihurgune gaizto batean, Iratiko Etxoletarat. Behin Iratiko Etxoletara iritsitakoan, berriz ere 500 m behera eginen dugu Larraineri buruz. Horra Organbidexkako mendatea. Behaketak 200 m inguru ekialdera egiten dira. Etxolara joateko (arratsaldean, edo egiazki eguraldi txarra egiten badu), galdetu non dagoen harrera-etxera joateko bidea.

Pauetik abiatuta, N 134 errepidea hartuko dugu, Oloroe-Donamariarako norabidean. Oloroen, D 919 errepidea hartuko dugu Atarratzeri buruz, eta, gero, D 26 errepidea, Larrainerat. Larrainen, errepide bazterreko kartelei jarraituko diegu Iratiko eski-estaziorat edo Iratiko Etxoletarat (12 km soilik dituzu egiteko). Organbidexka zure eskuinean dago.

Zu zure kasa etortzen ez bazara (hau da, trenez etortzen bazara), kokalekuko taldeak erranen dizu noiz iritsi eta zure bila joanen dira, baina bakar-bakarrik ortziral arratsaldean, 19:35ean, Donibane Garaziko tren-geltokiaren aitzinean, betiere uztailaren 15etik urriaren 30era. Ez dago deus aurreikusia Donibane Garazira itzultzeko. Ortziralean jaitsi ahal izanen zara 16:35eko trena hartzeko, bai autoz etorri den boluntario baten autoan, zure egun berean alde egiten badu, bai autostop eginez.

 

Lindusko lepora iristeko bidea

Donibane Garazin, D933 errepidea hartuko dugu; Arnegi /Espainiako Estatua/Iruñerat doana. Arnegitik aitzinera, errepideak bertze izen bat du: C 135, hain zuzen. Mendatean goiti eginen dugu Ibañetako gainera iritsi arte, eta, kaperaren parean, eskuinerat hartuko dugu, eta, gero, jarraian, berriro eskuinerat joko dugu. Aitzina eginen dugu aparkaleku batera iritsi arte. Behatokiak zure ezkerrean daude, zuhaitzik gabeko kasko baten gainean.

Lizarrietako mendatera iristeko bidea

Sararaino itzuli ondoren, ”Sarako leizeak Lizarrietako lepoa” norabidea hartuko dugu; gero,errepidean aitzina jarraituko dugu, Sarako leizeetarat doan errepidea hartu gabe, harik eta Lizaietako Bentaren parean dagoen aparkalekura iritsi arte. Lepoan zaude. Behatokiak aparkalekuaren ezkerraldean daude, ekialderat begira. Kasu, txapazko etxola Fédération des Chasseurs des Pyrénées-Atlantiques federazioarena da. (Pirinio Atlantikoetako Ehiztarien Federazioa).

Cap Ferret-era iristeko bidea

Lège-Cap-Ferret herriaren irteeran, D106 errepidea hartuko dugu. Behin Belvédèrera iritsitakoan, penintsularen muturreko puntan, eskuinerat joan beharra dago, itsasorat, harik eta duna gaineko talde behatzailea ikusi arte (kokaleku zehatza urtetik urtera aldatzen da, higadurak leku hartako tipologian eragiten dituen aldaketekin bat). Kokalekura joateko bidea oso ongi ikusten da, Belvédère atzean utzita. Ez bazara igerilari trebea, ezinezkoa da zuzenean La Teste de Buch-etik edo Arcachonetik iristea, tartean izen bereko badia baitago. Azterketa egiten den orduetan beretan egiten zaio harrera jendeari.

Otorduak:

Organbidexkan, otorduak etxean hartzen dira arratsaldez; baina kokalekuan bertan, eguerdian. Otorduak boluntario guztien artean prestatzen dira eta prestaketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu (eguerdian entsaladak prestatzeko, baita ilunabarrean ere), behin bazterrak ezagutu dituzunean.

Hornigaiak astean behin hartzen dira Donibane Garazin; beraz, aste osoko hornidura kudeatu beharra dago. Janaria ez da mokofinek jaten dute horietakoa, baina behar adina izanen da. Ez etorri, haragijale hutsak bazarete. Pate-poteak ere mahaira iristen direnean edota haragi-plater batek janaria apaintzen duenean, nolabaiteko etika bat ezarria dugu. Oraindik ez duzu ulertu zen lotura dagoen abelazkuntzaren eta ingurumena babestearen artean; dei ezaguzu telefonoz eta azalduko dizugu. 

Buruan atxiki behar duzu ez dela inola ere egonaldi gastronomiko bat, Hego Mendebaldean izanik ere!, eta boluntarioa ere bazarela janaria prestatzen eta harrikoa egiten laguntzeko.

Kontua hartu zerbait jan eta kopa bat edan dezakezula 500 metrora dagoen jatetxean. Iratiko Etxoletatik hurbil. Halaber, opor leku honetan bada elikagai oso garestiak saltzen dituen janari-denda bat, Iratiko lepoa izen berria eman ziotena.

Hantxe bertan, aisiarako (8:00ak baino lehen eta 21:00etatik aitzinera) edo eguraldi txarra egiten duenerako, hau guztia aurkituko duzu:

Azterketa-protokoloa, irakurtzeko eta berrikusteko

Animaliak eta landareak identifikatzeko gidaliburu aunitz eta gidaliburu naturalistiko asko (hegaztiak, intsektuak, harrapariak, etab.)

Gitarra bat, baita kantu-liburuxkak ere, arratsaldeak girotzeko.

Zaldi etxalde bat eta tenis-pista bat, 500 metrora.

Jokoak: tarota, kartak (belota), Yam, xakea, scrabble, etab.…

Posta, telefonoa:

Etxean telefono bat dago, kanpoko deiak jasotzeko. Iratiko Etxoletatik hurbil, bi telefono-kabina daude. Han ere, postontzi bat, postalak eta seiluak daude. Eskuko telefonoen sarea arras apetatsua izaten da; zenbaitetan, ez badugu sarerik harrapatzen, harri batera igo eta, beharbada, sarea atzemanen duzu.

Ostatu hartzea:

Ostatu hartzea doakoa da. Janariez arduratu behar duzunean, zu baino lehen iritsi diren bertze lagun batzuekin batera antola ditzakezu. Etxera iritsi aitzin, 05 59 28 53 13 zenbakira nahitaez deitu beharko duzu, azken prestaketak egin ditzaten.

Organbidexkan, hamabi ohe dituen etxe batean hartzen da ostatua, 2 edo 3 lagunendako logeletan (8 ohe erreserbatzen dira). Etxeak hainbat dutxa ditu. Arropa garbitu eta lehortzeko zerbitzua 2 eurotan erabil daiteke. Organbidexkan ez dago kutxazain automatikorik. Sosa, beraz, Donibane Garazira iristean atera beharko da (posta-bulegoa ez dago tren-geltokitik sobera urrun).

Lindusen, etxe batean proposatzen dizuegu ostatua hartzea (badago 1 erreserbatua uztailaren 15etik irailaren 15era; gehi 2); etxe hori kanpin batean dago eta doakoa da (Aurizko Urrobi kanpinean dago, hain zuzen); hainbat kilometrotara dago, espainiar lurraldean, eta nahi bezalako erosotasun guztiak ditu

Lizarrietan, borda edo etxola bat jartzen dugu zure eskura, erran nahi baita, euskal artzainen betiko etxea. Kontuan hartu borda bere horretan dagoela, hau da, ez du argindarrik, ez txorrotako urik. Ez du balio boluntarioen ostatua izateko.

Organbidexkan badira bertze ostatu batzuk, baina ez dituzte programako antolatzaileek kudeatzen.

Zuberoako sindikataren aterpea, etxea eta kanpina, 500 m-ra eta 3 km-ra: 05 59 28 51 29. Organbidexkan janaria eros daiteke Iratiko Etxoletako jatetxearen ondoan (500 m-ra; garestia da, ordea); bertzenaz, Donibane Garaziko ibarrean edo Atarratzen.

Ikusi ere Eko-boluntarioak atalean

 

Deskargatu

 

Parte-hartzea inprimaki (PDF) - 61.29 kb 

 

Crédits | Mentions Légales | Newsletter | Liens - © LINDUS 2019 - FRANCE.