Eko-boluntarioak

Bide atlantikoko hegazti-migrazioaren gaineko azterketa

Proiektuaren helburu nagusia migrazioa aztertzea da. Horregatik, beharrezkoak zaizkigu eko-boluntarioen laguntza eta lana tokian bertan, profesionalei laguntzeko.

Aurizko alkatetzak, horrenbestez, ornitologia zaleak diren adin nagusi guztiak gonbidatzen ditu, bai eta ingurumen zaleak ere, LINDUS proiektuan eko-boluntario lanetan parte hartzera.

Azterketa tokian bertan eginen da, eko-boluntarioek lagundurik, abuztuan eta irailean, hamarna eguneko 6 saiotan.

Boluntarioak, zehazki, ornitologo profesionalekin batera arituko dira azterketa lana egiten; profesionalek azterketa-lana egiten erakutsiko diete boluntarioei eta uneoro laguntza emanen diete.

Eko-boluntarioaren lana

⇒Hegazti migratzaileei behatzeko, eta hegaztiak identifikatzeko eta zenbatzeko lanak.
⇒Meteorologia-testuingurua aztertzea.
⇒Datuak informatizatzeko eta tratatzeko laguntza.
⇒Datuak Auritzen eta Orreagan zabaltzea.

Eko-boluntarioek bere lanak egin ahala jasoko dute prestakuntza; horrez gain, oro har, ingurumenari lotutako prestakuntza ere jasoko dute, eta, bereziki, ornitologiari eta hegaztien migrazioari lotutakoa.

Nor izan daiteke eko-boluntario?

18 urtetik gorako edonor izan daiteke eko-boluntario, ornitologia-behaketarako lanak eskuzabaltasunez egin nahi baditu.

Ez dago halako profil estu bat eko-boluntarioa izateko, ezta eskakizun zorrotzik ere; oroz gain, pertsonak bilatzen ditugu: hots,

  • Ornitologia-behaketarako lanetan interesatuak dauden pertsonak.
  • Migrazioari, espeziei, migrazio-bideei eta abarri buruzko jakin-mina duten pertsonak.
  • Talde-lanean aritzeko, adituei laguntzeko eta ezagutzak erakusteko gauza direnak.
  • Sasoian daudenak eguzkiari, haizeari, hotzari eta beroari aurre egiteko.
  • Hizkuntzen gaineko oinarrizko ezagutzak dituztenak: ingelesa, frantsesa…
  • Lan egiten moldatzen direnak.

Era berean, ondoko gauza hauek garrantzitsutzat joko ditugu:

  • Ingurumenari, ornitologiari eta abarri buruzko ezagutzak.
  • Oinarrizko informatika-ezagutzak.

Datak eta saioak

Programa 10na eguneko 6 saiotan banatua dago. Eko-boluntarioak lehen egunean arratsaldean hasiko dira lanean, eta azken egunean, goizean, abiatuko dira.

Hona hemen saioak:

  • 2011ko abuztuaren 2tik 11ra.
  • 2011ko abuztuaren 11tik 20ra.
  • Abuztuaren 20tik 30era.
  • Abuztuaren 30etik irailaren 7ra.
  • Irailaren 7tik 16ra.
  • Irailaren 16tik 26ra.

Saio bakoitzean 8 eko-boluntario arituko dira.

Izen-ematea:

Izena emateko helbide elektroniko hau erabiliko da: administracion@burguete.es. Izena eman nahi duenak eskaera-agiri erantsi hau on line bete beharko du, edo bertzenaz, helbide horretara behar bezala beteta igorri beharko du.

Jendea aukeratzeko prozesua ekainaren 15etik 30era eginen da; ondotik, aukeratutakoei zer saio egokitu zaien jakinaraziko zaie. Eko-boluntario aukeratuek 50 euroko fidantza-sari bat ezarri beharko dute aukeratuak izan direla erraten zaien unean emanen zaien banku-kontu batean; gehienez ere, hamar eguneko epea izanen dute. Fidantza-saria jarduera bukatu ondoren itzuliko zaie. 

Diru hori kontuan ez sartzeak erran nahi du jarduerari uko egin zaiola; toki hori, hortaz, bertze bati emanen zaio.

Jakin beharreko bertze zenbait kontu

Eko-boluntarioek kanpin-dendetan lo eginen dute, eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta egonen dira.

Antolatzaileak eko-boluntarioen otorduez eta prestakuntzaz arduratuko dira.

Barne daude, halaber, saioan egiten diren joan-etorri guztiak.

Eko-boluntarioak saioaren lehen egunean agertu beharko du kanpinean. Antolatzaileek Iruñetik abiatzen diren autobus lineen ordutegiak emanen dituzte.

Bertze zernahi argibidetarako, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honen bitartez: administracion@burguete.es.

 

Deskargatu

 

Parte-hartzea inprimaki (PDF) - 43.53 kb 

 

Crédits | Mentions Légales | Newsletter | Liens - © LINDUS 2019 - FRANCE.