Programa

Testuingurua

Mendebaldeko Pirinioak oso toki aproposa dira hegaztiek Europan barrena egiten duten migrazioa arretaz ikusteko eta aztertzeko, eta, Nafarroa, egia erran, toki benetan estrategikoa da zeregin horretarako. Uztailetik azarora, hegazti pasa izugarria izaten da (eztei ondoko migrazio-denboraldia), eta LINDUSKO pasabidearen orografia-ezaugarriek eraginda, lepo hori leku ezin hobea da Europako hegazti harraparien eta planeatzaileen metaketa handienetako bat ikusteko. Kokaleku horretatik, bai eta Lizarrietatik eta Organbidexkatik ere, migrazio-bide hori erabiltzen duen hegazti kopuru nabarmena ikusiko dugu.

Frantzia aldean, Hegaztiak Babesteko Ligak (Ligue pour la Protection des Oiseaux, LPO,  Akitania)  urte aunitz eman ditu dagoenekoz leku horretan hegazti-migrazioari beha eta migrazioa aztertzen.

LINDUS proiektuak behaketarako jarduera bateratua garatu nahi du, migrazioari behatzeko, datuak biltzeko, aztertzeko eta zabaltzeko, hala mugaz gaindi nola Europa osoan. Pirinio Atlantikoak eta Nafarroa arteko lankidetzarako eta elkarreraginerako proiektua da, eta boluntarioek hainbat zereginetan ere badihardute; prestakuntzan, behaketan eta datu-bilketan, ingurumen-heziketan eta tokian tokiko baliabideen ezagutzan.

Aurreikuspenen arabera, proiektuak bi mailatan jardungo du: arlo zientifikoan (azterketaren xedea hobeki ezagutzea mugaz gaindiko lurraldean, eta azterketa zientzia-erkidegoan zabaltzea) eta gizarte arloan (hegaztiei behatzeko kultura bat lantzea eta ingurua ezagutzeko jarduerak garatzea).

LINDUS proiektuari esker, egiazko elkarreragin bat sortuko da mugaz bi aldeetako lurraldean hegazti-behaketan ari diren taldeen artean, “ertz atlantikoari” dagokionez, bide hori egiten baitute Europa eta Afrika artean dabiltzan hegazti migratzaile gehienek. Proiektuaren emaitzak zabaltzea, eta boluntarioak prestatu eta sentsibilizatzea lagungarria izanen da Lindus-Aurizko, Lizarrietako eta Organbidexkako eremuetako natur aberastasuna ezagutzera emateko.

Lankidetzaren ibilbidea

Lindusen migrazioa aztertzen hasi zenetik, elkarren arteko harremanetan ibili dira frantses eta nafar ornitologoak, gehienbat harreman informalak izanik ere; horri esker, mugaz bi aldeko jendearen arteko harremanak sortu dira, eta, horren ondorioz, lankidetza erraz hasi zen. Proiektua, beraz, lankidetza horren emaitza da.

2008. urtean, Auritzek eta LPO elkarteak bilera aunitz egin zituzten, Lindusko behaketa-eremua elkarlanean kudeatzen hasteko. Kudeaketa horren jardunari eta finantzaketari buruzko aukerak hobeki ezagutzeko, Aurizko Udalak, 2008ko azaroan, mugaz gaindiko proiektuak lantzen diharduen enpresa batengana jo zuen.

Orduez geroztik, partzuergoko kideek bilera asko egin dituzte:

  • 2008ko azaroaren 25ean Baionan (Lapurdi-Frantzia)
  • 2009ko urtarrilaren 16an, Baionan (Lapurdi-Frantzia)
  • 2009ko otsailaren 24an, Baionan (Lapurdi-Frantzia)

2009ko otsailaren 24an bertze bilera bat egin zen, Baionan, Mendebaldeko Lurralde Erakundearekin, proiektua aurkezteko eta haren kalitatea neurtzeko.  
Enpresa espezializatu bat kontratatu zen laguntza teknikoa emateko eta, horri esker, proiektuaren gaineko txostena era koordinatuan prestatu da:

  • partzuergoa osatzea
  • prestaketa-bilerak abiaraztea eta koordinatzea
  • alde bakoitzak proiektua lantzeko egindako ekarpenak kudeatzea
  • aurrekontua egitea eta proiektuaren espedientea prestatzea
  • proiektua lantzeko epeak, izapideak eta aurkezpena kudeatzea.

Proiektua prestatzeko faseak, hala alde bakoitzak bere kasa nola elkarrekin landutakoak (mugaz gaindikoak), 2008ko urtarriletik 2009ko martxora bitarte garatu ziren.

Proiektua gauzatzeko ekimenak

Behaketa 3 lekuotan:

  • - Lizarrieta (LPO Akitania)
  • - Lindus > mugaz gaindiko lankidetza (hiru bazkideek zuzenean
  • parte hartzen dute)
  • - Organbidexka ( LPO-Akitania)

Boluntarioak prestatzeko ekimena, hegaztien behaketarako eta datuak tratatzeko, eta, era berean, Auritz-Lindus aldeko ingurumenari eta ondare eta kultur arloko baliabideei buruzko ezagutzak zabaltzeko.

Emaitzak, beraz, hegazti-migrazioa aztertzen diharduen Europako erkidego zientifikoarekin batera zabalduko dira; hartara, interneteko webgunea, zientzia-aldizkariak eta mintegi bat erabiliko dira. Mintegia proiektua bukatutakoan eginen da.

Mugaz gaindiko izaera eta balio erantsia

  • azterketaren xede den mugaz gaindiko eremua hegazti-migrazioaren bide nagusietako bat da   
  • beharrezkoa da Frantzia eta Nafarroa arteko zuzeneko lankidetza, datuak bateratzeko
  • azterketa bideak bateratzea eta emaitzak elkarrekin kudeatzea (datu-baseak)
  • balio erantsi garrantzitsua Europako erkidego zientifikoarentzako
  • boluntarioak batera eta era osagarrian kudeatzea
  • mugaz gaindiko erreferentziazko eremua garatzea (migrazioaren behatokia), hala Pirinioetan nola Europan (nazioartean)    
  • Auritz-Lindus-Aldude Mendiko natur eta ondare baliabideen balioa nabarmentzea
  • hegaztiei behatzeko eta datuak kudeatzeko metodoak batera ebaluatzea
  • datuak bateratzea on line sistema bati esker (webgunea), elkarren arteko datu-basea elikatzeko
  • datu-base hori garatzea, migrazio-bide osoa Europa mailan prestatzeko eta funtzionala izateko.

Berrikuntza arlo zientifikoan

Berrikuntza gizarte arloan eta arlo zientifikoan

  • Boluntarioak kudeatzeko metodo zorrotza, konpromiso mailarik handiena lortzeko eta azterketa zientifikoa sustatzeko (nafar bazkidea)
  • Lankidetza estua frantses bazkidearekin, boluntarioak kudeatzeko metodo hori partekatzeko eta erakusteko: ingurumen arloko prestakuntza, dinamizazio eta heziketa txostena

Aurreko proiektua: “ORMO” (Frantzia)

Akitaniako Hegazti Migraziorako Eskualde Behatokia.

  • migrazioari buruzko azterketa
  • datuak eskuratzea
    • behaketa-eremuek ekoturismorako duten balioa nabarmentzea (garapen eta lehiakortasun faktorea)
    •  

LINDUS proiektuaren gainbalioa

  • auzo lurraldearekin elkarlanean aritzea (Nafarroa): hegaztien migrazioak mugak gainditzen ditu.
  • metodologiak eta emaitzak (datuak) bateratzea, ezagutza zientifikoak eskuratzeko
  • boluntarioak batera kudeatzea
  • mugaz gaindiko behaketa-eremuak “ekoturismo zientifikorako” duen balioa sustatzea

Proiektua iraunaraztea

  • mugaz gaindiko behaketa-dinamika epe luzera sustatzea, beharrei eta interes zientifikoari erantzuteko
  • mugaz gaindiko Auritz-Lindus ingurua Bide Atlantikoaren hegazti MIGRAZIOAREN BEHATOKI bihurtzea
  • mugaz gaindiko Auritz-Lindus ingurua boluntarioek parte hartzeko tokia izan dadila, hegazti-migrazioari eta ingurumenenari buruzko informazioa emateko; hori guztia, jende guztiarentzako.
  • mugaz gaindiko ekimena Lizarrietara eta Organbidexkara zabaltzea (LINDUS proiektuaren azterketa-eremuan daude, baina mugaz gaindiko lankidetzaren lehen fasea Lindus-Auritz aldean egiten ari da)

Emaitzak zabaltzea

  • datuei dagokienez: Europa osorako diseinatutako datu-base bat on line (webgunea) bateratzea.
  • emaitzak sare zientifikoaren bitartez zabaltzea (proiektu bukaerako sinposioa, adituak eta aldizkari espezializatuak biltzeko), bai eta prentsaren bidez ere.

Proiektuaren koordinazioa

> HELBURUA: Elkarren arteko koordinazioa, erakunde gidariak gidatuta (Auritz)
> METODOAK: Partzuergoko kideen bilerak (urtean bitan). Administrazio-kudeaketa enpresa espezializatu baten eskuetan uztea.

Proiektuaren koordinazioaren barne dago:

  • Ekintzak etengabe planifikatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea
  • Proiektua gauzatzeko kontrola
  • Partzuergoko kideekiko bilerak kudeatzea
  • Finantza-kudeaketa
  • Sei hilean behin, gauzapen eta finantza txostenak idaztea

Metodologia-koordinazioa

> HELBURUA: Migrazioa aztertzeari eta boluntarioak parte hartzeari dagozkion lan-metodoak elkarrekin kudeatzea.

> METODO ERABILIA: Bilera teknikoak eta metodologikoa (aurreikusitako egutegia: 2 bilera, lehen urtean; bilera 1, bigarren urtean; bilera 1, hirugarren urtean)

Metodologiari dagokion koordinazioak barne hartzen du:

  • jarduera teknikoen eta boluntarioek parte hartzeko jardueren jarraipena egitea eta etengabe ebaluatzea.
  • Helburuak gauzatzeko kontrola eta, helburuak betetzen ez badira, zer gertatu den aztertzea.  

Programaren iraupena: 36 hilabete, 2010eko apirilaren 1etik 2012ko martxoaren 31ra arte.

 

Crédits | Mentions Légales | Newsletter | Liens - © LINDUS 2018 - FRANCE.